
Lezoko Udalak partikularren partehartzea bultzatu nahi du Kontsumo Arduratsuaren Lehenengo Azokan
Datorren azaroaren 26an ospatuko da azoka, goizeko 11etatik 14:30ak bitartean. Azokaren helburua herritarrek hondakinak murriztu eta berrerabilpena bultzatzearen aldeko jarrerak bereganatzea da.
Horretarako, hainbat postu bisitatu ahal izango dira: herriko ekoizleen postuak, materialak berrerabiltzeko tailerra, Eskolako Agenda 21aren postua (herriko ikastetxeena), Lezoko Udalaren postua…
Horretaz gain, elkarte eta partikularrek 2. eskuko objektuak saltzeko aukera izango dute. Dagoeneko, zenbait elkarte animatu dira parte hartzera, horien artean, Paleike, Gaxuxa, Emaús edota Itsas Gela daude. Korri, Xalto eta Brinko pailazoak ere Azokan egongo dira.
Zenbait partikular ere animatu dira dagoeneko. Azokan postu bat jartzeko epea azaroaren 23an amaitu zen. Informazio gehiagorako interesatuek 943 492 215 telefono zenbakira deitu edo info@izadi21.net helbide elektronikora mezua bidal dezakete.
Poltsa berrerabilgarriak
Azokan parte hartzen duten herritarrei eguneroko erosketak egiteko oihalezko poltsa berrerabilgarriak banatuko zaizkie. Guztira, 2.000 poltsa banatuko dira eta, era berean, eguerdiko ordu batak inguruan, Udalak ingurumen arloko hainbat proiektu aurkeztuko ditu eta mokadutxoa eskainiko die herritarrei.