logos

Ongi etorri Izadi 21era (Inguru 21, S.L.)


Izadi 21 garapen iraunkorraren arloan tokian tokiko ekimenetan laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzen duen enpresa da. Izadi 21 osatzen duten adituen lan filosofia iraunkortasunaren prozesuetan parte-hartzen duten gizarte eta ekonomia eragileen arteko elkarlanean oinarritzen da; administrazioa, tokiko zein udalez gaindiko elkarte eta entitateak, enpresak eta hezkuntza arloko eragileak batez ere. Horretarako, Izadi 21en jarduera eremua honako ekintza lerro nagusietan labur daiteke:  

  • Iraunkortasun prozesuei buruzko koordinazioa eta jarraipena.
  • Ingurumen hezkuntzako ekintzen programazioa eta diseinua.
  • Hiritarren partaidetza mekanismoen sustapena eta dinamizazioa.
  • Komunikazio eta sentsibilizazio kanpainen antolaketa, diseinua eta koordinazioa.

Izadi 21en enpresa dosierra (pdf)

Berriak

Udaleko eta Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkariak ikasleekin bildu dira


Foro HondarribiJoan den ekainean Hondarribiko ikasleek azken hiru ikasturteetan ura eta hondakinen gaian landutakoaren emaitzak aurkeztu eta zenbait eskaera egin zizkioten udal ordezkariei Eskolako Agenda 21 programaren baitan ospatutako Eskolak-Udala Foroan.

Lezoko eskolen eta Udalaren arteko foroa


Foro LezoAzaroaren 8an, Lezoko Gezala Aretoan, ikasturte honetako lehen Eskola-Udalak Foroa antolatu zen Lezon. Bilera honetan udal ordezkariek 2010/11 ikasturte amaieran, hondakinen gaiari lotuta, ikasleek aurkeztutako eskaerak erantzun zituzten.

Lezoko Udalak partikularren partehartzea bultzatu nahi du Kontsumo Arduratsuaren Lehenengo Azokan


Kontsumo Arduratsuaren Azokaren kartelaDatorren azaroaren 26an ospatuko da azoka, goizeko 11etatik 14:30ak bitartean. Azokaren helburua herritarrek hondakinak murriztu eta berrerabilpena bultzatzearen aldeko jarrerak bereganatzea da.

Eskolak natur ondarean murgilduta


planta invasoraLezoko Udalak udalerriko bioaniztasuna babesteko neurri ezberdinak jarri ditu martxan eta Lezo Herri-Eskolak nahiz Lezo Institutuak lan horietako batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Sindikatu edukia